Nafarroako kontsumo taldeen eta ekoizle ekologikoen arteko sinergietan izan du hizpide Geltokia saioak

Hamaika TB, Ahotsa.info eta REAS sareak bultzaturiko Geltokia saioan kontsumo taldeei ahotsa eman diete. Bitartekariak saihestuz, nekazariek harreman zuzena izaten dute kontsumitzaileekin talde horiei esker. Solasaldian talde hauen eta ekoizleen artean ematen den harreman honi buruz hitz egin dute Katrin Gineak, Ana Badosek eta Ibai Sueskunek. Amaitzeko, Koldo Garciaren eskutik errezeta berri bat.