23 urte espetxean eman ondoren, aske geratu da Mikel Izpura Txantreako euskal preso politikoa

Ezarritako espetxe zigor osoa bete ondoren, aske geratu da Txantreakoa, eta Iruñeko espetxearen harresiak atzean utzi ditu.

2023-ko maiatzak 18

Mikel Izupura Garcia iruindarra aske geratu da gaur arratsaldean, 23 urtez kartzelan egon ostean eta ezarritako zigorra osorik agortuta, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Auzoko lagun eta senide talde batek eman dio lehenengo harrera espetxe atarian bertan.

Txantreako bizilaguna Mexikon atxilotu zuten 2000. urtean, hainbat urtez ihes eginda egon ondoren. Espainiar Estatura estraditatu zuten eta, ordutik, Euskal Herritik oso urrun zeuden espetxeetan egon zen beti, hala nola Aranjuezen, Soto del Realen, Badajozen eta Murtzian.

Gaur egun, Iruñeko espetxean zegoen, 2022ko otsailean Zuerako espetxetik hara eraman zutenetik.

Gaixotasuna eta urruntzea
Haren kasua euskal presoei hainbat hamarkadatan ezarritako urruntzeak ekarri duen eskubide-urraketaren adibide da; izan ere, Murtzian zegoen preso, anaiak minbizi terminalari aurre egiten zion bitartean. Gaixotasun horrek Mila Jiménez bikotekideari ere eragin zion.

Izpura bi aldiz eraman zuten Iruñeko espetxera, baina astebetean urrundu zuten berriro. Lehenengo bisitan 20 minutu baino ezin izan zituen anaia ikusi, eta bigarrenean ez zioten bisitatzen utzi, Jaione Karrera abokatuak salatu zuen bezala.

Osasunbidean ere ez zioten laguntza medikoa jasotzen utzi, nahiz eta endekapenezko arazo bat izan esku batean.

Gehiago