“Xabier Reyren heriotza ekidin zitekeen, espetxe politikak hil zuen”

Gaur, Iruñeako Donibane auzoko Baguada parkean, “Ekidin zitekeen. Salbuespenezko espetxe politikaren ondorioak” lelopean, Xabier Rey euskal preso politikoa gogoratu dute bere heriotzaren V. urteurrena betetzear denean Egiari Zor Fundazioak deitutako ekitaldian. Rey, 2018an Puerto de Santamaria espetxean hilik aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin zuen. Ekitaldian, presoek eta haien senideek "jasan dituzten biolentziak, zuzenekoak eta zeharkakoak aitortzeko" eskaera egin dute.