Nafarroako esnegintza sektorearen egoera aztertu dute Geltokia saio berrian

Hamaika TB, Ahotsa.info eta REAS Nafarroa elkarlanean ekoiztutako Geltokia saio berriaren lehenengo emankizunean esneki ekologikoei buruz aritu dira. Anizeko 'Jauregia esnekia' proiektua bisitatu dute Aitor Azkarateren eskutik, eta Kattalin Barber, Patricia Perales eta Jon Garayrekin izan da solasaldian Aritz Ganboa saioaren aurkezlea. Azkenik, Koldo Garcia sukaldariak piper pikillo beteak perretxiko bexamelarekin egin du.