Kaleen errotulazioa euskaraz jartzea aldarrikatu du Euskararen Defentsarako Sareak

Euskarazko izenaren aldeko elkarretaratzea egin zuen atzo Euskararen Defentsarako Sareak Iruñeko Baluarte Plazan, gaur egun Konstituzio Plaza duena Navarra Sumaren ekimenez. Epaitegien bidez "euskara hizkuntz paisaiatik" desagertzeko saiakera egiten ari dela eta hori onartzeko prest ez daudela adierazi zuten.

2023-ko otsailak 24

Eguraldi euritsuak egun desatsegina sortuta ere, Euskararen Defentsarako Sareari jarraituta, hainbat lagun elkarretaratu dira gaur Iruñeko Konstituzio Plazan, horko plaka euskaraz ere jartzearen alde.

Epaile batek erabaki du Iruñeko Udalak ez duela zertan ele bitan jarri behar plaka hori (euskaraz/gaztelaniaz), plazaren izena “Plaza de la Constitución” delako, eta izen propioak ez direlako itzultzen.

Hau da, Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide guztiak bilduta hartutako ebazpena atzera bota du, Euskararen Ordenantzaren aurka.

Euskarazko izenaren aldeko elkarretaratzea antolatu du gaur EDS-k eta euriari aurre eginez hainbat lagun batu gara. Euskara hizkuntz paisaiatik desagertzerik nahi ez dugulako. Epailearen oinarririk gabeko erabakiaren aurka.

Gehiago