Inmatrikulazioak salatzeko ikatza eraman dute Artzapezpikura

Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak Olentzero eta Errege Magoen laguntzarekin ikatza eraman dute Artzapezpikutzaren egoitzara. Modu honetan, Elizak milaka jabetza egin izana salatu dute, eta alderdi politikoei "konpromiso espezifikoak" eskatu dizkiete egindako inmatrikulazio hauek “lehengoratu” ditzaten.