Hasi da Lizarran Nafarroa zeharkatuko duen prekarietatearen eta pobreziaren kontrako martxa

Furgo Martxa Lizarran hasi eta Iruñean burutuko den manifestazio eta ekitaldiarekin emango zaio amaiera. Gogoratu behar da ere, martxa amaitu eta bi egunetara, martxoaren 22an, Gune Plataforma Madrilen izango dela Duintasunaren alde burutuko den manifestazioan. 

2014-ko martxoak 12

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobreziaren kontrako mobilizazio kanpainaren baitan, atzo, martxoak 11, 22ra arte Hego Euskal Herria gurutzatuko duen "Nos arrastran la empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" Martxari hasiera eman ziotn.

Bide horretan neurri konkretu eta premiazkoak exijitu zituen Guneak, 12 puntutan laburbildu zirenak:

  • Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LAGS) igoera handia, enplegua izanda ere inor ez dadin pobrezian egon.
  • Langabezia prestazio duina, norbaitek enplegurik ez duen bitartean jasoko dena.
  • Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta (oinarrizko errenta) egungo LAGS gainetik kokatzea. Halaber, pertsona batetik gorako bizikidetza-unitateei aplikatzen zaizkien eskalak gehitzea.
  • Diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea egungoaren ordez; beharrezkoa da eskubide soziala izatea. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatzea ezinbestekoa da.
  • Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta mantenduko direla ziurtatzea, baliabide ekonomiko gabezia dagoen artean.
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa ezarri, benetako beharrizanak asetu behar dituztenak.
  • Murrizte politikaren ondorioz prestazio sozialik gabe utzi dituzten kolektibo guztiei prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzea.
  • Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak ezabatzea.
  •  Aurrekontua gehitzea, hartara zerbitzu publiko (osasungintza, enplegua, gizarte-arreta) unibertsal eta kalitatezkoak izateko bitartekoak (pertsonal, material eta teknikoak) eskura egon daitezen.
  • Pertsona orori bermatzea osasun eta osasun-arreta izateko eskubidea, baita etxebizitza duina eta egokia ere. Halaber, bermatu egin behar da baliabide ekonomikorik gabe dagoelako inor ez geratzea argindar, gas edo ur zerbitzurik gabe.
  • Adierazpen askatasuna eta ekintza politiko, sozial eta sindikalerako eskubidea. Kodigo penalaren erreforma eta hiri segurtasuneko legearen aurreproiektua gaitzestea.
  • Euskal Herrian pertsona guztiek bitarteko eta baliabide nahikoa izatea ahalbidetuko duen bizitza duin, autonomo eta kalitatekoa izateko babes sozialeko sistema izatea ahalbidetuko diguten tresna propioak geureganatzeko konpromiso instituzionala.

 

Gehiago