Patxi Ruiz Iruñera ekarriko dute, eta Txetxu Barrios EAEko espetxe batera

Patxi Ruiz Txantreako eta Txetxu Barrios Uharteko euskal presoak espetxez aldatuko dituzte. Ruiz, Euskal Herrira ekarriko dute, Iruñeko espetxera, eta Barrios EAEko espetxe batera, hala eskatu baitzuen Uhartekoak. Mugimendu hauekin batera, Espainiako Barne Ministerioak Iñaki Krutxaga, Jesus Mari Etxeberria, Fernando Elejalde, Fernando Garcia eta Dani Pastor presoen euskal herriratzea iragarri ditu.