Aranzadi elkartea eta SF78Gogoan ekimena omendu eta Maya alkatea gaitzetsi ditu Orreaga elkarteak Nafarroako Egunean
Historian zehar Euskal Herriaren alde bizitza eman duten pertsona guztiei omenaldia eta lore-eskaintza eskaini die Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean Iruñean egindako ekitaldian.
2022-ko abenduak 3
Aranzadi Zientzia Elkartea omendu dute eta aurtengo
“Nafarroako Pedro Mariskala” izendapena SF78 gogoan
ekimenari eman zaio Egia, Justizia eta Erreparazioaren alde egindako lanagatik.
“Leringo Kondea” izendapena, aldiz, Enrique Maya Iruñeko alkateari, euskararen, herritarren
partaidetzaren edo gizarte kolektiboen herri jarduerak oztopatzen, eragozten
edo zigortzen saiatzeagatik.