Sanduzelaik errepidearen lurperatzea eskatu du berriz ere
Nafarroa etorbideak Sanduzelai etorbidearekin duen biribilguneak, gero eta gehiago, bizilagunen bizitzarako jasanezinak diren hainbat arazo sortzen ditu: trafikoa, kutsadura, zarata, auzoaren eremu desberdinen arteko bereizketa eta irisgarritasun eza kezkagarria.
2022-ko azaroak 23
Ekainean hainbat aurrekontu-aldaketa onartu ziren
Udalbatzan, tartean 50.000 euroko partida bat biribilgunerako alternatiben
azterketa baterako, baina Udalak ez du akordio hau bete, 15.000€-ko trafikoaren
azterketa agindu baita. Auzotarrek konponbideak eta trafikoa lurperatzea
eskatzeko kalera atera dira gaur, berriz ere.