Pobrezia errotik kentzeko konpromisoak eskatu dituzte

Gaur, urriaren 17an, Pobreziaren Kontrako nazioarteko egunean, pertsona guztien eskubideak bete daitezela eta politika publikoak pertsonengan zentratuko dituen sistema baterantz urratsak emateko prest agertu dira txirotasunaren aurka borrokatzen duten eragileek. Nafarroan, 95.000 pertsona aurkitzen dira pobrezia jasateko arrisku egoeran. Hori dela eta, erakundeei neurri eraginkorrak hartzea eskatu diete.