VOXek Auzitegi Nazionalera eraman du Altsasuko Ospa Eguna “terrorismoarekin” lotuz

Alderdi ultraeskuindarrak dio gorroto delitua egin zela, eta "terrorismoa" goratu. Epaimahaiari eskatu dio ordezkariak galdekatzeko eta ekitaldira bertaratutakoak identifikatzeko.

2022-ko urriak 4

Voxek irailaren 3an Altsasun egin zen Ospa Eguna Espainiako Auzitegi Nazionalean salatu du. Alderdiaren iritziz bertaratutakoek ustezko gorroto-delituak eta terrorismoa goratu zuten. Santiago Abascalek zuzendutako alderdiak gogorarazi duenez, “gorrotoaren diskurtsoa ez dago adierazpen askatasun ideologikoa babestua, adierazpen horrek ezin baitio aterperik eskaini terrorismoaren biktimekiko mespretxu justifika ezina eragiten duten adierazpenei, haien umiliazioa eragin dezaketenak”.

Alderdiak Espainiako Auzitegi Nazionalari eskatu dio galdeka ditzala deitzaile gisa agertzen diren legezko ordezkariak, eta Altsasuko Udalari ofizioa bidali diezaiola irailaren 3an egindako ekitaldia baimentzeko espediente osoa eskatzeko.

Gehiago