Mairaga Mankomunitateak herritarren arretarako euskara bermatuko du, eta ordezkoak kontratatzeko euskararen ezagutza baloratuko du

Administrazioan Euskaraz Taldeak lanpostu publikoetan hizkuntza eskakizunen inguruan Nafarroako Arartekoari helarazitako kexa baten harira hartu du erabaki hau Erdialde-Mairagako Mankomunitateak. Arartekoak espedientea itxi du, baina euskarazko arreta bermatzearenak ziurtatu gabe segitzen duela uste du AETk, eta hurrengo komunikatua zabaldu du.

2022-ko ekainak 28

2022ko apirilaren 25ean Nafarroako Arartekoak gomendio hau eman zion Erdialde-Mairagako Mankomunitateari: Beharrezko neurriak har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz jotzeko duten eskubidea bermatzeko.

Mankomunitate horretan 31 lanpostu dira. Lanpostuek ez daukate hizkuntza eskakizunik, eta ez da inon aipatzen euskara merezimendu gisa baloratzen denik. Eremu mistoan daude, 2017. urtetik, mankomunitate horretako Barasoain, Garinoain, Leotz, Erriberri, Puiu, Tafalla, Uxue eta Untzue herriak.

Mankomunitateak Arartekoari erantzun dio gomendioa onartzen duela, eta honela jokatuko duela: bost langile daude jendearen arretarako, eta gaur egun horietako bik badakite euskaraz; beraz, horietakoren bat aldi baterako faltatzen denean, ordezkoak kontratatzeko euskararen ezagutza baloratuko du.

Hobekuntza da, baina ez da bermatzen lanpostu horietan ariko direnek euskara jakinen dutenik.

Arartekoak espedientea itxi du, baina euskarazko arreta bermatzearenak ziurtatu gabe segitzen du, gure ustez.

Gehiago