Sare Herritarrak larunbata honetarako deitutako bi zutabe debekatu ditu Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak
Larunbatean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioaren 4 zutabetik 2 debekatu ditu Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, ekialdeko eta mendebaldeko zutabeak hain zuzen ere. Sare Herritarrak, beraz, Ipar bideko (Decathlon) eta Hego bideko (Cordovilla Poligonoa) zutabeetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
2022-ko ekainak 16
Sare Herritarrak Espainiar Delegaritzaren aldetik larunbateko manifestaziorako izan dituzten trabak eta oztopoak azaldu eta salatu dute.
Hasiera batean lau zutabeetarako eta manifestaziorako jakinarazpenak egin zituzten. Manifestazioaren irteera lekua aldatu arazi zieten hasieran, eta larunbaterako bi egun eskas falta direnean orain lau zutabeetatik bi debekatu dizkiete, ekialdeko eta mendebaldeko zutabeak hain zuzen ere.
Gauzak horrela, zutabe horiek bertan behera utzi dituzte eta deialdia luzatzen dute Ipar bideko (Decathlon) eta Hego bideko (Cordovilla Poligonoa) zutabeetan parte hartzera (17:00etan) eta 18:00etan Intsumisio Parketik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.