Izaskun Lesaka Burlatako euskal preso politikoa aske geratu da

Izaskun Lesaka preso politiko burlatarra baldintzapeko askatasunean geratu da gaur. Ia 10 urteko espetxealdia bete ondoren, Reau sud Francilien-eko espetxetik atera berri da. Baldintzapeko askatasunean geratu ondoren, espainaratu dute eta Madrilgo Barajas aireportura iritsi denean aske geratu da.