Herri Sanferminak: “Haserre gaude, erdigunetik bota gaituzte eta bitartean Gaztelu Plazan barrak baimentzen dituzte”

Herri Sanferminak ekimenak ez ditu aurtengo Sanferminetan txosnak jarriko. Iruñeko Udaletxeak jaigunea Alde Zaharretik urruntzea erabaki eta gero hartu dute erabakia. Ez dute ulertzen zergatik Udaletxeak ez die baimena ematen O Plazan jai gunea montatzeko Gaztelu Plazan barra desberdinak baimentzen dituen bitartean.