Txetxu Barrios Atarrabiako euskal preso politikoa Iruñeko espetxera hurbildu dute

Etxeratek jakitera eman duenez, Txetxu Barrios Zuerako espetxetik Iruñeko espetxera hurbildu dute. Lekualaketa duela aste batzuk iragarri zuen Espainiako Barne Ministerioak. Egun batzuk lehenago, Atarrabiako bizilagun talde batek Txetxu Barrios etxeratzeko dinamika bat abiarazi zuen. Barriosek 24 urte darama espetxean, eta ezarritako zigorraren 3/4ak beteak izan arren, baimenetarako eskubidea ukatu diote, eta 3. gradura pasatzea ere oztopatzen dio Auzitegi Nazionalak.