Arrazakeriaren Aurkako Astea, martxoaren 21tik aurrera Iruñean

Datorren martxoaren 21ean Arrazakeriaren Aurkako Asteari hasiera emanen diote Nafarroako Arrazakeriari buruzko Urteko Txostenaren aurkezpenarekin. SOS Arrazakeriak eta hainbat kolektibo eta plataformek sarean egiten duten lanari esker, eskubide urraketak jasotzen ditu txosten honek. Astean zehar hainbat ekimen egingo dituzte, eta martxoaren 26an larunbatarekin, manifestazioa egingo dute Iruñean.