Jon Gurutz Maiza preso etxarriarra Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute
Jon Gurutz Maiza Artola preso politiko etxarriarra Lannemezaneko espetxetik (330 km) Martuteneko espetxera hurbildu dute. Maizak 71 urte ditu, 14 urte terdi daramatza espetxean eta gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan dago. Frantzian duen zigorra betetzeko zortzi hilabete falta zaizkiola, legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du kondena bete arte Euskal Herrira ekartzea.
2022-ko martxoak 10
Etxarri Aranatzen Jon Gurutz Maiza presoaren askatasuna eskatzeko herri dinamika bat abiatu zuten 2019an, presoari gaixotasun larri bat detektatu ziotenean. Egindako ekimen artean, auzolanean ekoitzitako dokumental bat non preso etxarriarraren egoera azaleratu zuten. Jon Gurutzek hainbat gaixotasun larri eta sendaezin ditu.