Soldata arrakalarik gabeko hitzarmen duinak eskatu dizkio LABek patronalari

Soldata arrakalaren kontrako egunaren karietara, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur, Iruñean, CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen egoitzaren parean, soldata arrakalarik gabeko hitzarmen duinen defentsan. Elkarretaratzeko parte-hartzaileek soldata arrakalaren aurkako leloak oihukatu dituzte, eta mahai luzea bat paratu dute kalean, irudikatu nahaia sektore feminizatuen hitzarmenen negoziazioetan izan ohi diren blokeoak eta luzamenduak.