Acciona-Erom langileek lanuzteak egin dituzte gaur kaleratzeak eta lan baldintzen prekarizazioa salatzeko

20 urte lanean zeramatzaten bi langile kaleratu ditu enpresak "antolaketa-arrazoiengatik", baina sindikatuen ustez kaleratze hauen atzean dagoen helburua da soldata prekarioekin beste langile batzuk kontratatzea kaleratutakoak ordezkatzeko.

2022-ko urtarrilak 27

Urtarrilaren 18an, asteartea, EROM/ACCIONA ENERGIA enpresako zuzendaritzak bi lankide kaleratu zituen arrazoi objektiboak eta antolakuntzakoak argudiatuz. Aurreko astean ere, batzordeak jakin zuen enpresak bi lankideri zigorrak jarri zizkiela.

Zigorren arazoaren erroak, bajan dagoen langilea ordezkatzeko erabiltzen den sistemarekin dauka zerikusia , eta arazo hori larriagotu egin da azken urte honetan. Nafarroako EROMeko batzordeak behin baino gehiagotan proposatu dio enpresari bajak estaltzeko eredua berriro negoziatzeko, argi baitago arazoak sortzen ari dituela langileen artean eta enpresaren antolaketan.

Kaleratzeei dagokienez, enpresak argudiatu du antolaketa-arrazoiengatik egiten direla, baina, egia esan, 20 urte baino gehiago mantentze-lan eolikoekin lotutako lanak egiten daramatzaten bi pertsona kalera bidaltzen ari da.

Batzordearen ikuspuntutik, zerbitzua langileen kontura merkegotzea da benetan egiten ari dena. Soldata duinak dituzten lanpostuak kenduz, etorkizunean soldata prekarioekin ordezkatzeko.

EROM SLk, mantentze eolikorako ACCIONA ENERGIA enpresaren filialak, orain dela hamarkada bat Nafarroan dagoenak, % 20 baino gehiago murriztu du bere langilegoa Nafarroan azken urtean. Berrantolaketa testuinguru bat erabiltzen da prekarizatzeko eta lana kanpora ateratzeko aitzaki gisa. Hau guztia energia eolikoa garatu den lurraldean eta Acciona Energía, EHNren babesean hazi den lekuan.

Bi kaleratzeak salatzeko eta mehatxuen eta kaleratzeen aurka jarraitzeko gure erabakia EROM Nafarroako batzordetik ostegun honetan, urtarrilak 27, 4 ORDUko LANUZTEA egitera deitu dugu.

Elkarretaratze bat egin dugu eguerdiko 12etan Tafallako egoitzaren aurrean, kaleratzeak salatzeko.

Gehiago