Zama doinuz arindu VII. edizioaren emanaldia igande honetan Ahotsa.info-n
Pasa den asteburuan ospatu zen Zama doinuz arindu festibala Etxarri Aranatzen. Euskal preso politikoekiko elkartasun jaialdian Amak, Bulego, Unidad Alavesa, Zelanda, Onki Xin eta Modus Operandi taldeek hartu zuten parte, eta Antton Telleria, Mirari Martiarena, Joxe Aldasoro eta Nerea Arriola bakarrizketalariak ere oholtza gainean izan ziren. Igandean, 20.00etatik aurrera Ahotsa.info-n ikusgai izanen da festibal honen VII. edizioa.
2022-ko urtarrilak 19
Etxarriko Sarek eta senide eta lagunek antolaturik, pasa den igandean Euskal Herriko abeslari ezagunekin ospatu zen Zama Doinuz Arindu festibalaren VII. edizioa urrunketak eta oro har salbuespenezko espetxe politikak sortzen duten zama arintzeko asmoarekin.
Ahotsa.info-k eta Hamaika TBk elkarlanean, jaialdia grabatu, editatu eta eskainiko dute igandean arratsaldeko 20.00etatik aurrera.
Zama Doinuz Arindu VI. edizioa.