Eman Bakea, Mikel Albisuri babesa adierazi dioten ehundik gora idazle eta editoren adierazpena

Espainiako Auzitegiak Mikel Albisu "Antza" auzipetu zuen abenduan, Gregorio Ordoñezen hilketaren harira. Salaketa horrekiko aurkakotasuna agertuz, hasteko 124 idazlek eta editorek sinatua duten Eman bakea adierazpena publiko egin dute Donostian.

2022-ko urtarrilak 18

Adierazpena oso laburra da, eta honako dio: “Mikel Antzak 20 urteko kondena betea dauka Frantzian. Orain, Espainian berriro ere zigortu nahi dute, Frantzian bete duen zigorraren arrazoi berdintsuengatik, inolako froga materialik gabe. Euskal Herrian askatasuna eta bakea behar dugu. Ia hiru urte dira Mikel gure artean dagoela, bere sorkuntza libreki eskainiz. Idazki hau sinatzen dugunok geure artean jarrai dezan nahi dugu”.

Adierazpena sinatu duten idazle eta editoreen zerrenda gaurkotua Amarauna webgunean dago ikusgai.

Gehiago