Euskal presoen eskubideen aldeko aldarria Euskal Herriko txoko guztietara hedatu da

Herriz herri, auzoz auzo, Euskal Herriko luze eta zabalean, euskal presoen eskubideen aldeko aldarria zabaldu da gaurkoan. Sare Herritarrak egindako 200 deialdietan, milaka lagun elkartu dira. Nafarroan, 60 herrietan izan dira mobilizazioak.