“Elkarbizitzarantz aurrera eginez”, gatazkaren biktimekin mahi ingurua

ETAko, GALeko eta polizia-estatu biolentziaren biktimak izan dira Sare Herritarrak antolatutako mahi inguruan, Bilboko Euskalduna Jauregian egin dena. Mahai inguruan Robert Manrique (ETAko biktima), Naiara Zamarreño (ETAko biktima), Rosa Lluch (ETAko biktima), Maider Garcia (GALeko biktima) eta Idoia Zabalza (polizia-estatu biolentziaren biktima) izan dira, eta haiekin batera Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako ordezkaritza politiko, sindikal eta sozial zabala.