Antton Troitiño euskal preso politiko ohia zendu da

Espetxean 28 urte preso eman ondoren, duela 10 hilabete aske utzi zuten oso gaixorik zegoelako.

2021-ko abenduak 17

Antton Troitiño Arranz Donostiako preso politiko
ohia gaur zendu da gaixotasun larri baten ondorioz. Duela hamar hilabete Antton Troitiño baldintzapeko askatasunean atera zen, bere gaixotasunari dagokion tratamendu egokiena jaso arren; zehazki, 2021eko otsailaren 5ean utzi zuen atzean Estremerako espetxea, Madrilen. Troitiño 28 urtez preso izan da . 24 urteko zigorra bete ondoren, Huelvako espetxea utzi zuen 2011. urtean. Ondoren, kanpaina politiko-mediatiko baten ondorioz, berriro atxilotu eta 2017an  sei urteko espetxe-zigor berria betetzen hasi zen.

Etxerat
elkartetik bere “maitasun eta elkartasun guztia”
helarazi nahi izan die bere senide eta lagunei.

Gehiago