ELA sindikatuaren Foruzaingoaren atala Mozal Legea indargabetzearen alde agertu da

Sindikatuak deitoratu du poliziaren sindikatu korporatiboek bat egin izana ultraeskuinak Madrilen sustatutako protesta batekin.

2021-ko azaroak 23

ELA – Foruzaingoaren atal sindikalak kezka agertu nahi izan du poliziaren sindikatu korporatibo askok Herritarren Segurtasunaren legea (Mozal Legea) indargabetzearen aurka protesta egiteko hartu duten erabakiagatik. “Segurtasunik gabeko Espainari ez” plataformaren bidez, sindikatu korporatiboek klase sindikatuen izaera sozialetik urrun dagoen jarrera islatzen dute.

Gogorarazi nahi dugu Mozal Legea deiturikoak askatasunen benetako mutilazioa ekarri duela jendartea manifestatu dadin (gai hori Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Ordezkariak salatu zuen).

ELA – Foruzaingoak uste du polizia existitzen dela herritarrak babesteko eta bere eskubideak gauzatu ahal izateko. Eta sistema demokratiko batean poliziak bere lana segurtasun-baldintzetan egiten duela bermatu behar da.

ELAk, gainera, ultraeskuineko zenbait alderdik egiten duten poliziaren erabilera politikoa gaitzetsi du, azken egunotan Navarra Sumak ere erakutsi duena, eta deitoratu egin du sindikatu korporatiboek alderdi horiei jokoa jarraitzea.

ELA-Foruzaingoarentzat, aldiz, albiste ona da Mozal Legea delakoaren indargabetzeari buruzko eztabaida planteatzea. Horregatik, Kongresuan ordezkaritza duten Nafarroako alderdi politikoei eskatu die aktibo izan daitezela indargabetze horretan.

Gehiago