AHTren aurkako pintaketak egin dituzte Nafarroako hegoaldeko zatiaren obretan
Azaroan zehar, AHTaren aurkakopintaketak egin ditu Mugitu! Mugimenduak Erriberri eta Martzilla arteko AHTaren obren eremuan.
2021-ko azaroak 15
Azaroan zehar, AHTaren aurkako desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduak hainbat margoketa egin ditu Erriberri eta Martzilla arteko AHTaren obren eremuan zein beste hainbat lekutan Euskal Herriko inoizko azpiegitura suntsitzaile, xahutzaile eta antisozialenaren inposaketa salatzeko.
Aldi berean, Pedro Sanchezek, Maria Chivitek eta Arantxa Tapiak zinismo politikoko alarde batean Glasgowko COP 26 bileran parte hartu dute, datorren urtean EAEn 336 milioi euro eta Nafarroan 52 milioi euro xahutzen jarraitzeko proposamena iragarri eta egun gutxira. Horri gehitu behar zaizkio 2026a baino lehen Nafarroako AHTren korridorean xahutu nahi dituzten Next Generation funts europarren ia 150 milioi euroak. Aski da ingurugiroko tar-tar-tarrekin! Ez dugu marketing berde gehiagorik nahi!
AHTa zibilizazio hondamendira garamatzan kapitalismo terminalaren ikono nagusia da.
Geldi dezagun AHTa!, geldi dezagun hondamendia! Geldi dezagun kapitalismoa!