NUPen euskarari heltzeko garaia dela aldarrikatzeko azaroaren 6an manifestazioa eginen da

NUPeko euskara taldeak nafar hizkuntza garatzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan plan bat ezartzea eskatzeko mobilizazio dinamika berri bat abian jarri du. Errektoreari eskatzen diot plan horren definizioa egitea, beti ere euskaraz ikasteko eskubidea bermatzeko bidean. Azaroaren 6an manifestazio bat eginen da Iruñeko kaleetan.