Kalera.info aldizkaria ixteko agindua eman du Espainiako Audiencia Nacionalak

Sortu alderdiak argitaratzen duen aldizkaria ixteko agindu eman du Espainiako Audiencia Nacionalak. Aldizkari honetan euskal preso politikoek eta euren senideek pairatzen duten salbuespeneko egoerari erreparatzen dio, eta espetxe guztietara bidaltzen da presoei irakurtzeko aukera emanez. Kalerakalera.eus webgunea ere ixteko agindua eman dute.

2021-ko irailak 22

Goardia Zibilaren txosten bat oinarritzata hartu, Espainiako Audiencia Nacionalak Kalera.info aldizkaria ixteko agindua eman du, horren bidez terrorismoa gorazarrea egiten delako argudiatuta. Kalera kalera webgunea ixtea ere agindua eman du Audiencia Nacionalak.

Audiencia Nacionalean presoen sostengua emateagatik zabalik dagoen sumarioarekin lotu dute ekinbide judizial berri hau. Ohiana Garmendia eta Aimar Altuna Sortuko kideek sumario honetan auziperatu dituzte, eta gaur izan dira albiste honen berri ematearen arduradunak. Erabaki honen aurka errekurtsoa jarriko dutela ere esan dute.

Sortu-k gogor kritikatu du Audiencia Nacionalaren erabaki judizial hau, eta elkarbizitzarako laguntzen ez duela azpimarratu du.

Gehiago