Orhi mendian gurutzea jarri du Frantziako eskuin muturreko talde batek

Burdinezko gurutze erraldoi bat azaldu da Orhi mendiaren tontorrean. Larunbatean paratu zuen Frantziatik iritsitako eskuin muturreko talde batek. Zonaldeko bizilagunek salatu dutenez, Orhiko Txoriaren ikurra kendu eta apurtu zuten neo faxistek.

2021-ko irailak 22

“Le Crox Citadelles” Frantziako eskuin muturreko taldeak bere sare sozialetan zabaldu duenaren arabera, pasa den larunbatean Orhi mendira igo ziren, bizkarrean burdinezko guretzea eraman zutelarik. “Frantziako ikur tradizionalen defentsan” egindako ekintza moduan azaldu dute neofaxistek egindakoa.

Tontorrean, zonaldeko bizilagunek jarritako Orhiko Txoriaren ikurra kendu eta beren gurutzea jarri zuten, urarekin tokia bedeinkatuz eta otoitza ospatuz. Larunbat arratsaldean ordea, gurutzea lurrean botata azaldu zen.

Gehiago