Alde Zaharreko Jai batzordeak San Fermin Txikiko jaiak bertan behera utziko dituela jakinarazi dio Udalari

Alde Zaharreko Jai Batzordeak San Fermin Txikiko jaia bertan behera utzi eta jaiari legokiokeen datetan, irailaren amaieran, jai giroari loturiko inolako jarduerarik ez antolatzea erabaki du. Aste honetan gauzatutako bilera batean, Jai Batzordeko hainbat kidek erabakia helarazi diote Iruñeko Udalari. Iaz egin zen bezala, Jai Batzordeak bizilagunen osasuna eta ongizatea lehenetsi du, jaiak baldintza ziurretan gauzatu daitezkeen arte atzeratuz.