Txuma Altable Iruñeko espetxera ekarriko dute

Txuma Altable Txantreako euskal preso politikoa Iruñeko espetxera lekualdatuko dute Soriako espetxetik. Bere zigorraren 3/4ak beterik ditu eta gaur egun bigarren graduan aurkitzen da. Bere lekualdaketarekin batera, Espainiako Barne Ministerioak beste euskal preso batzuen mugimenduak aurreratu ditu: Egoitz Coto Etxeandía (El Dueso espetxera), Aitor Olaizola Baseta (Zaballara) eta Iurgi Garitagoitia Salegui (Logroñora).