Uztailaren 3an euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko manifestazioa deitu du Sarek Iruñean

"Ibilian-ibilian etxerako bidean" dinamikaren baitan kokaturiko manifestazioa arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Autobus Geltokiaren atzeka aldetik.

2021-ko ekainak 8

Maiatzaren 23an Donostian fase berri bati eman genion abiada. Urtebete igaro da pasaden maiatzean (2020 urtean) Izan Bidea, Ibiltarien Sarea dinamika, aurkeztu genuenetik. Ordutik, ehunka ekimen eta erronka burutu dira Euskal Herriko herri eta auzoetan, baita Nafarroan ere.

Konfinamendu garaian etxez etxe elkartasun eta babes argazkiak jaso genituen; udan zehar, hiri eta herrietan kirol erronkak, mendi irteerak, manifestazioak, giza kateak…; urrian, Resolution mezuaren pean, 600 lagunez osatutako mosaiko ederra marraztu genuen Kontxan, ordezkaritza politiko eta sindikal anitz eta zabalenarekin eta, urtarrilean, Euskal Herriko ia herri guztietan mobilizazioak antolatu genituen etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea garela aldarrikatuz. Kasu honetan ere, urtarrilean inoiz batu dugun ordezkaritza politiko eta sindikal zabalenarekin. Maiatzaren 8an 650 tontorren erronka ikusgarria egin genuen ere, Nafarroan 220 tontor igo ziren.

Gaur, Nafarroako Sarek udako kanpainari hasiera emango dion mobilizazioaren berri eman nahi dizue Ohar honen bidez. Mobilizazio hau Uztailaren 3an burutuko dugu. Iruñean arratsaldeko 18etan Autobus Geltoki berriaren atzeka aldean dagoen belarditik abiatuta.

Mugimenduan den herria izan nahi dugu. Mugimenduan hain beharrezko dugun eta abiatu berri den aldaketa benetakoa izan dadin.

Esan bezala, urratsak ematen jarraitzeko asmoa dugu. Ibilian, ibilian bidea egiten jarraitzekoa. Eta horretara animatu nahi ditugu Euskal Herri osoko eta bereziki Nafarroako herritarrak. Izan gaitezen aldaketa honen bultzatzaile. Izan gaitezen ibiltari etxerako bidean.

Gehiago