Peñen Federazioak San Fermineko Mahaira ez joateko erabaki zuen Iruñeko Alkatearen errespetu faltagatik
Pasa den astelehenean Enrique Maya Iruñeko alkateak festak ez ospatzeko erabakia azaldu zuen osasun egoera dela eta, eta ondoren deitu zuen San Fermineko Mahaia. Mahi hau Sanferminen alde egingo duen organo bat izan behar dela uste dute Peñek, eta Udal taldeei honen inguruan gogoeta egiteko eskatzen diete.
2021-ko apirilak 30
Peñen Federaziotik behin eta berriro egin da eskaera gure festen inguruko gaiak lantzeko San Fermineko Mahai periodiko baten beharraren inguruan, baina ez digute inoiz entzun.
Kasu honetan, gure festen ospatze edo ez ospatzearen inguruan Udal Gobernuko Taldetik mezu kontraesankor eta nahaskorrak bidaltzen zirela ikusita eta hiritar oro gure sanferminak bereizten dituzten idiosinkrasiaz ospatzea ezinezkoa zela ohartuta, Peñen Federaziotik otsailean San Fermineko Mahaia elkartzeko deialdia egiteko eskatu zen.
Une hartan, udaleko gehiengoak gure proposamena babestu eta Mahaia osatzeko deialdia egiteko eskatu zuen, baina Udal Taldeak muzin egin zion proposamenari.
Aurten, iaz bezalaxe, San Fermineko Mahaiaren parte garen kolektibook, alkateak deituriko prentsaurrekoa baina minutu eskas batzuk lehenago jakin genuen hartutako erabakiaren berri eta une hartan bertan jakinarazi ziguten San Fermineko Mahaia osatzeko deialdia gaurko izango zela.
Badakigu San Fermineko Mahaia “kontsultarako organo“ bat dela, baina betidanik izan dugu periodikotasuna behar duelako iritzia, baita funtzionamenduaren inguruko barne legedi baten beharra dagoelako iritzia ere, eta zergatik ez, unean uneko Udal Taldearekin elkarlanean gure festen alde egingo duen organo bat izan behar duen ustea ere. Udal taldeei honen inguruan gogoeta egiteko eskatzen diegu.
Honegatik guztiagatik hartu dugu dagoeneko badakiguna esango zaigun bilera horretara ez joateko erabakia. Milaka pertsona biltzen dituen kolektibo plurala gara, dinamikoa eta gure hiri eta festen dinamizatzailea eta gure Peña eta Peñakideenganako errespetua eskatzen dugu.