Sortu: “Onartezina da emakume langileen defentsan aritu direnak jazartzea”
Espainiako Poliziak gaur Iruñean egindako atxiloketak salatzeaz batera, atxilotutako langile eta sindikalisten berehalako askatasuna exijitzen du SORTUk. Era berean, elkartasuna agertzen die garbiketa-sektorea prekarietatik ateratzeko borrokan ari diren langileei eta LAB sindikatuari, bereziki gaur atxilotu dituzten guztiei.
2021-ko apirilak 20
Onartezina da emakume langileen defentsan aritzeagatik inor kriminalizatzea. Onartezina da jarduera sindikala modu honetan jazartzea eta mehatxatzea. Azken batean, agerian gelditzen da Espainiako estatua ez dela demokratikoa, propaganda eta sindikalistak beldurtzea lehenesten baitu, sakoneko arazoaren –garbiketa sektoreko emakume-langileen egoera prekarioa– konponbidea lehenetsi beharrean. Estatuak darabilen neurri-bitasuna ere irmo salatzen dugu, protestan aritu ziren langileak atxilo eraman dituzten bitartean, langileen osasun- zein lan-eskubideak sistematikoki urratzen dituztenekin ez baitu horrelakorik egiten.