ESK: “Sindikalgintza ez da delitua. Aski da!”

ESK sindikatuak irmoki salatu nahi ditu gaur Nafarroan izandako atxiloketak. Jakina den bezala goizean LABeko 7 kide atxilotu dituzte ustez M8 eta Garbikuntza hitzarmenaren aldeko ekintzak direla eta. ESK sindikatuak lehenik eta behin gure babes osoa adierazi nahi diogu LAB sindikatuari eta bereziki atxilotuei.

2021-ko apirilak 20

Gaurko atxiloketak ulertezinak izateaz gain batez ere formetan, eraso larri bat suposatzen dute ere sindikalgintzari eta langileen eskubideei. Honetaz gain ez dugu uste kasualitatea denik justu ekintza hauek kriminalizatzea; batetik M8aren inguruan egindako ekintza bat eta bestetik garbitzaileen sektore feminizatu eta prekarizatuaren inguruan burututako aldarrikapenak. Sindikalgintza kriminalizatzeaz gain halako jokabideak emakumeon borrokei zilegitasuna kentzea baino ez dute bilatzen eta hori ez dugu inolaz ere onartuko.

Guk argi dugu; sindikalgintza ez da delitua! Atxilotuak askatu!

Gehiago