“Biziprest”, Euskaraldiaren bizipenak biltzen dituen dokumentala herriz herri zabalduko dute

Atzo estreinatu zen Golem Baionan “Biziprest. Gehiago gara” dokumentala eta Nafarroan zabaltzen hasiko da orain, herriz-herri. Iñaki Alforjak zuzendu du, Euskaltzaleen Topaguneak ekoiztuta eta Nafarroako Gobernuak babesturik, filmak Euskaraldian parte hartu duten 4 pertsonen bizipenak bildu ditu.

2021-ko apirilak 16

2020ko Euskaraldian parte hartu zuten Miren, Yasmine, Iñaki eta Iñigo dira “Biziprest. Gehiago gara” dokumentalaren protagonistak. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonak dira  eta bakoitzak bere ikuspegitik kontatu du nola bizi izan duten Euskaraldia, zein eragin izan duen beraien egunerokotasunean, zergatik parte hartzen duten… Lau esperientzia hauen haritik, argi ikusten da nola ariketa egiterakoan bakoitzak helburu desberdinak jartzen dizkiogun gure buruari eta, hortaz, zein ezberdina den bizi eta sentitzen duguna. Nahi eta behar ezberdinei erantzuten diela Euskaraldiak.

Hurbileko harremanetan ohiturak aldatzen

2020ko Euskaraldiak zerbait erakutsi bazuen, hauxe izan zen ekimenaren bultzatzaileen hitzetan: “pandemiak pandemia, Euskaraldia egin daitekeela eta, gainera, beharrezkoa dela egitea”. Izan ere, hizkuntza ohiturak hurbilean aldatzeak garrantzia handia duela azpimarratzen dute, eta horretarako “oso eraginkorra da” ariketa sozial hau.

“Erronka handiak ditugu hurrengo urteotarako, baina Nafarroan euskara bizi dagoela eta euskaltzaleak erronka horietarako prest direla ere esan dezakegu: 2020ko Euskaraldian, Nafarroan, 19.646 norbanakok parte hartu zuten; 1962 arigune izan ziren, 122 herritan. Eta hau guztia posible egin zuten Nafarroan gogotsu aritu ziren 68 batzordeei esker”, gogoratu dute Euskaraldiko antolatzaileek.

Euskal Herri mailan 179.749 pertsonak eta 421 herrik parte hatu zuten ariketa sozialean; 25.448 arigune izan ziren eta 350 batzorde martxan.

Dokumentala herriz herri

Atzoko estreinaldia eta gero, orain Nafarroan zabalduko da herriz-herri Iñaki Alforjak zuzendutako dokumentala.

Gehiago