Etxeratek eskatu du presoak COVID-19aren kontrako txertaketarako lehentasuneko taldeetan sartzea
Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Osasun sailei eta Espainiako eta Frantziako estatuetako Osasun ministerioei eskatu die espetxeetako populazio guztiarentzat txertaketa plan eraginkorrak eta bermea dutenak berehala abian jartzea.
2021-ko martxoak 25
Pertsona presoen osasunarekin eta defentsarekin zerikusia duten erakundeen gomendioekin bat egiten dugu eta dei bat egiten diegu Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Osasun sailei eta Espainiako eta Frantziako estatuetako Osasun ministerioei, minutu bakar bat ere galdu gabe, sar ditzaten presoak COVID-19aren kontrako txertaketarako lehentasuneko taldeetan eta abian jar ditzaten espetxeetako populazio guztiarentzat txertaketa plan eraginkorrak eta bermea dutenak.
Pertsona guztiek dute eskubidea beren osasuna sustatua eta babestua izan dadin, eta handiagoa da preso diren pertsonen osasunarekiko erakunde publikoek duten ardura. Izan ere, espetxe erakundeen instalazio publikoen barnean, espetxeetan, kolektiboki giltzaperatuak daude eta mugatuak dituzte mugimenduak.
Etxerat-etik eskaera hau egiten dugu, baina ez duk horrek esan nahi espetxeen barneko bizi-baldintzak hobetzera eta presoen segurtasuna ziurtatzera zuzendutako beste neurri batzuk hartu behar ez direnik, hala nola, kopuruz eta kalitatez egokiak diren musukoak eta beste osasun bitarteko batzuk banatzea. Eta jakina, nazioarteko erakundeen gomendioak berriro azpimarratzen ditugu: preso adinduak eta gaixotasun larriak dituztenak askatzea, hala nola, Ion Kepa Parot, Muret-eko presoa, COVID-19an positibo eman duena, eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 17 euskal presoak ere bai.
Espainiako eta Frantziako estatuetan COVID-19aren kudeaketa espetxeen barnean espetxe gehiago eraikitzera zuzendu da; euskal presoen kasuan, neurri horiek presoei berei ez ezik, haien senitartekoei ere eragin diete, bisitak egin ahal izateko ibilaldi luzeak egin behar izan baitituzte. Gainera, hainbat hilabetetan gelditu egin dira egitekoak ziren hurbiltzeak, eta horrek handitu egin ditu senitartekoen sufrikarioa eta ziurtasunik eza, eta euskal presoena berena ere bai.
Espetxeetako populazioa arrisku handikoen parametroen barnean dago. Izan ere, erabilera komuneko espazio oso itxiak partekatzen dituzte eta horrek kutsatze faktoreak biderkatzen ditu. Hala ere, neurri oso hertsatzaileak bakarrik aplikatu zaizkie, eta neurri horiek eragin handia izan dute presoen osasun mental eta fisikoan, eguneroko bizitzarako hertsapenei loturik doan zaurgarritasuna dela eta.
Horrengatik guztiarengatik eskaera hau egiten dugu Etxerat-etik: egin dezatela berehalako plangintza bat espetxeetako populazioa lehentasunez txertatzeko, jakin badakigu eta txertaketak, neurri batean behintzat, onura ekar diezaiokeela presoen osasun mental eta fisikoari, ez bakarrik COVID-19tik babesten dituelako, baizik baita ere pertsona horien bizi-baldintza orokorrak oso hobegarriak direlako eta beste patologietan ondorio positiboak izan ditzakeelako.