Sastakada (I): Eskuin muturra, garaipenetik gertu Frantzian

Radio Venceremos podcast saioak serie berri bat aurkezten digu, kasu honetan Frantziako eskuinmuturraren inguruan. Fronte Nazionala alderdi marginala zen jaio zenean. Gaur egun, frantziar Errepublikako alderdi nagusia da eta aukera errealak ditu boterea eskuratzeko. Lehenengo saio honetan, eskuin muturreko alderdiaren ibilbideari eta hamarkadetan zehar indartu duten faktoreei erreparatzen zaie.