“Jendeak hausnartu behar du zer ondorio dituen janaria etxerako eskatzeak”

2024-ko uztailak 17

Azken urteetan gero eta ohikoagoa da Glovo edota Just Eat gisako banaketa enpresak ikustea Euskal Herriko hirietan, eta enpresa horiek albiste izan dira askotan beren langileen esplotazioagatik. Gaurko saioan, mezularitza zerbitzu jasangarria ezagutu dugu: Iruñeko Ziclo-P kooperatiba. Janari banaketan lan egiteak kontraesanak sortzen dizkiela onartu du, baina, hain zuzen, beren xedea da arlo horretan ere alternatibak eraikitzea: “Kontraesana sortzen digu enpresa handi batek sortun digun behar horri erantzuna ematea, janaria eskatu duen norbaiti etxera eramatea. Baina guk badakigu ze jatetxeekin egin nahi dugun lan: lan egin nahi dugu Geltokirekin, Katakrakekin.. Hori da gure balio erantsia”.

Gehiago