«Izadirekin falta den bakarra borondate politikoa da»

Urtarrilaren 23an beteko ditu hiru urte Izadik, eta Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez presoen alaba denak espetxetik atera beharko du. Gutierrezi hirugarren gradua onartu diote, baina gaur gaurkoz ez diote ezer jakinarazi eta espetxean jarraitzen du. Bi preso hauen lekualdatzea ere iragarri du Espainiako Barne Ministerioak, baina momentuz ez dituzte Euskal Herrira ekarri. ‘Izadi gurasoekin etxera’ plataformako Itxaso Torregrosarekin hitz egin dute Naiz Irratiko Etxerako Kunda saioan.