Grezia: iraultzarako aukera galdua

1930 eta 1940ko hamarkadetan, Greziak diktadura militarra, nazien okupazioa eta gerra zibila bizi izan zituen. Nazien kontrako erresistentzia Europako potenteenetarikoa izan zen eta armada alemaniarra erretiratu zenean, Alderdi Komunistaren kontrolpean zegoen Nazio Askapenerako Fronteak sei egun izan zituen gerrillaren tropak Atenasen sartu eta botere osoa eskuratzeko, baina ez zuen aukera aprobetxatu. Alderdi Komunistak akats hau larrutik ordaindu zuen. Radio Venceremos podcast saioan atal berri honetan gertatutakoa gogora ekartzen du Alberto Matxainek.