Amaia Izko, abokatua: «Presoei ordainarazi nahi diete errelatoaren bataila»

Amaia Izko abokaturen ustez Espainiako Entzutegi Nazionalak hartutako erabakiak justifikatzeko «ez dago azalpen juridikorik» eta asko dute «borondate politiko ezatik». Sistema hori zalantzan jartzea baina «ez diote inori permitituko». ‘Etxerako Kunda’ saioan egindako elkarrizketan salatu du Europatik datozen ebazpenei muzin egin diela beste behin ere Auzitegi Nazionalak, eta euskal presoei eskatutako baimenak edo emandako gradu progresioak atzera botatzen ari direla.