Aitzol Fernandez, ‘Axalko’ egitasmoa: “Zuntz naturalen bidez egiten ditugu bizikletako koadroak”

Ezagutzen al duzu zuntz naturalez egindako koadrodun bizikletak egiten dituzten Axalko egitasmoa? Proiektuaren helburuak eta bizikletak egiteko prozesua azaldu dizkigu Aitzol Fernandez Axalko proiektuko gerenteak, eta hori abiapuntu hartuta, teknologiaren garapenaz, mugikortasun jasangarriaz eta bizikleta motez eta horien funtzioez hitz egin dugu Aitor Txarterina Bigarren Eskua dendako sortzailearekin eta Aritz Ganboarekin batera osatutako mahaian.