Zizur: Ordenantza bete beharrik ez

Zizur Nagusiko Udaleko Euskararen Ordenantzaren arabera, “Zizur Nagusiko Udalak lanpostuak betetzeko egiten dituen deialdi guztietan, euskaraz jakin beharrik ez dagoenetan, merezimendua izanen da euskaraz jakitea” (2008-6- 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 18. art.).

AET Administrazioan Euskaraz Taldea

2018-ko apirilak 24

Baina Zizur Nagusiko Udalak ez zuen halakorik bete administrazi-ofizialentzako
lan deialdian: euskara ez zen merezimendu gisa baloratu derrigorrezkoa ez zen
kasuetan (2017-10- 13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). 

Horren aurkako errekurtso bat jarri zen, baina Nafarroako Administrazio
Auzitegiak ontzat eman zuen deialdi hori (2018-2- 15ean). 

Zaila da ulertzea aldaketaren aldeko udal batek nola urra dezakeen horrela
euskararen ordenantza, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak nola baimendu duen,
ordenantza hain zehatza eta argia izanik.

Gehiago