Zigorrak irakasleentzat hezkuntza publikoa defendatzeagatik

Imanol Salinas

KALITATEZKO HEZKUNTZAREN ALDEKO KOLEKTIBOA

2025-ko abenduak 15

Joan den ikasturtetik hona 4 greba egin ditugu kalitatezko hezkuntza publikoaren alde. Horietan, irakasleek eta orohar hezkuntza-komunitateak dozenaka mobilizazio egin ditu baliabide gehiago aldarrikatzeko, murrizketei amaiera emateko eta, azken finean, hezkuntzaren eraldaketa bat eskatuz. Bidezko erreibindikazio hauen aurrean, bai Nafarroako Gobernuarnuak zein eta Gobernuaren Delegaritzak, kasu batzuetan mozal legearen pean isunak ezarriz erantzun dute, eta beste batzuetan, erasoetara iritsi dira. Horren ondorioz, gutxienez ondorio hauek izango dituzte irakasleek:

– 5 isun mozal legearen pean, mobilizatzeagatik, milaka euroko zigorrekin.

– Irakasle bati 4 urteko kartzela-zigorra eska diezaiokete.

– Polizia nazional bat irakasle bati eraso egiteagatik ikertuta izaten ari da, irakasleari ebakuntza egin behar izan diote.

– Mobilizazio baketsuen aurkako kargak eta prozesu judizial berriak irekitzeko mehatxuak.

– Hezkuntza publikoa hobetzen gastatu nahi ez dutena, polizia-presentzia itzeletan gastatzen dute greba egunetan.

“Eraso larri bat dela eta, polizia nazional batek, ikertu gisa, epaile aurrean deklaratu behar izan du. Poliziak horrek emandako ukabilkadaren ondorioz irakasleari hezur propioen hastura eragin zion, interbentzio kirurgikoa behar izan zuelarik”

Horrela, ikusten dugu hezkuntza publiko bat defendatzeko mobilizatzearen ondorioak gogorrak eta guztiz onartezinak direla

Gehiago