Zein izanen da euskararen balioa Burlatan?
2018ko otsailaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Burlatako Euskararen Ordenantza berria.
AET Administrazioan Euskaraz Taldea
2018-ko apirilak 13
Aurreko ordenantzaren aldean (1997-08- 25eko NAO), baditu zenbait
hobekuntza, baina desagertu egin da aurreko ordenantzako punturik indartsuena eta
euskararentzat hoberena zena, hau da: Euskara nahitaezkoa ez denean,
“Herritarrarekin harreman zuzena ez duten lanpostuetan euskararen balorazioa % 5
izanen da deialdiko puntu guztien gainean (lehiaketa gehi oposizioa). Aldiz,
herritarrarekin harreman zuzena duten lanpostuetan euskararen balorazioa % 10
izanen da deialdiko puntu guztien gainean (lehiaketa gehi oposizioa)” (aurreko
ordenantzako 15. art.).
Hori, esan bezala, desagertu egin da, eta orain, horrela dago araututa:
“Euskararen ezagutza merezimenduzkoa izanen da, euskarara nahitaezkoa ez den
plantilla organikoko plaza guztietan”. Baina zenbat baloratuko den ez du zehazten.
Gehiago edo gutxiago baloratuko da? Aurreko ordenantzarekin, gutxien-gutxienez ere
deialdi osoaren %5 baloratu behar zen, eta hala ez bazen Nafarroako Administrazio
Auzitegian errekurtsoa jar zitekeen. Orain, %0,1 baloratuta ere (adibidez) ez da
aukerarik izanen.