Venezuelako brigadaren kronika
Askapena
2016-ko abuztuak 25
Chavezek, iraultza Bolibaltarra sozialistatzat ezaugarritu zuenetik, herriaren boterea eta
partaidetza bermatzeko proposatu zuen herri antolaketa modua honakoa da:
Consejo Comunal> Comuna> Ciudad Comunal> Federación Comunal>
Confederación Comunal> Estado Comunal
“Consejo Comunal”: Partehartze demokratiko zuzenerako instituzio iraultzaile berriak
dira eta autogobernu komunitariora bideratuta daude. Erabakigune garrantzitsuena ACC
(Asanbelas de ciudadanos y ciudadans) da, bertan edozein herritarrek hartu dezake parte.
Kontseilu bakoitzak, denen artean erabakita, ordezkari ezberdinak aukeratzen ditu
“boceroak”. Ordezkari hauek arlo ezberdinetakoak izan daitezke, besteak beste:
komunikazioarena, urarena, segurtasunarena, elikadurarena, lurra eta lurraldearena, etab.
“Comuna”: 67 kontseilu komunal artikulatzen dira eta komuna bat osatzen dute. Komuna
aukeratzeko, lurraldeak tradizio historikokultural komunak izan behar ditu. Prozesu
bolibartarrak sorturiko instituzio eta kontzeptu iraultzaileena dela esan genezake. Komunen
lege organikoak (2010), esan bezala “Es la celula fundamental del Estado Comunal”.
Erabakigune garrantzitsuena parlamentu komunala da eta bertan parte hartzen dutenak:
kontseilu komunaletako “boceroak”, “organización socioproductivas” jabetza sozial-
komunaleko enpresen “boceroak”, kontseiluen “boceroak”, fabrika sozialistetako
“boceroak”, etab. dira.
Komuna bakoitzak martxan dituen ekoizpen proiektuetatik (bai lehenengo, bigarren edo
hirugarren sektorekoak) soberakinak lortzen badituzte, hauek alde batetik proiektuan
bertan inbertitzen dituzte, beharrizanik egon ezkero, makineria berria erosteko, adibidez.
Oraindik soberakina balego, Komunan aurkezten dute zenbatekoa, eta bertan erabakiko da
zein proiektutan inbertitu beharko den edo komunako zein beharrizani erantzun beharko
dion. Helburutzat, kapitalismoaren bihotza den plusbaliarekin akabatzea dute.
“Corredores Comunales” edo “Ciudad Comunal”: Komuna ezberdinak artikulatzen
dituen instituzioa da.
“Estado Comunal”:
Azken helburua, komunez osatutako herrialdea eraikitzea da, esan bezala, jendartearen
burujabetza ziurtatzeko, hau da autogobernu komunala. Estatu komunalaren azken
helburua Estatu burokratiko eta burgesarekin amaitzea litzateke, hau da, instituzio liberal
burges antidemokratikoekin (parlamentarismo liberalarekin) bukatzea eta herri demokrazia
sozialista horizontalki eraikitzea.
Gaur egun, Kontseilu Komunal ugari dago, 30.000. Komunak ere badaude, 1.000 inguru
eta baita zenbait Korridore ere. Estatu Komunalaren bidean lanean dabiltzan korredoreak
ere ezagutu ditugu, nahiz eta helburu hau bere osotasunean lortzeko aukera oraindik urrun
dagoen.
Antolaketa sistema benetan interesagarria iruditu zaigu, baita ezagutu ditugun Komunak
eta Kontseilu Komunaletan bizi, antolatu eta lan egiteko moduak ere. Komunakideek
proiektuaren partaide sentitzen dute beren burua eta horrek eramaten ditu utopia
errealitatetik hurbilago sentitzera.
Barneraturik dute, benetako askatasuna norberak eraikitzen duena dela eta beraz, Estatua
laguntzailetzat duten arren, argi dute, beren egitasmoen motorra eurak direla. Beraz,
ezagutu ditugun adibide ezberdinak azalduko ditugu, gure errealitatera ekar ditzakegun
proposamenak direla iruditzen baitzaizkigu.
Dena den, gure ikuspegitik eta zehazki ekonomia feministaren begiradatik honako kritika
egin daiteke:
Ekonomiaren ikuspegi heteropatriarkatu eta androzentrikoarekin bukatzeko asmoz hainbat
ekonomialari feministek, zaintza erdigunean kokatzea planteatzen dute: “lana” kontzeptua
emakumeen esperientzia historikotik birdefinitu eta etxeko eta zaintza lanak jendartearen
ongizatean (emozionala eta fisikoa) eragiten duela ikusarazi behar da. Bestetik, kontutan
hartu behar dugu kapitalismoa ezingo litzakeela mantendu etxeetan dohainik egiten den
lanik gabe, izan ere, honek soldatapeko langileen lanindarra erreproduzitzea
ahalbideratzen du.
Estatu komunalak ez du etxeko eta zaintza lanaren demokratizazio eta kolektibizazioa
planteatzen, are gutxiago, “epizentrizioa”. Cristina Carrascok esan bezala, “El cuidado
como eje vertebrador de la nueva economía”. Hala ere, kontseilu Komunaletako elikagaien
batzordeak norabide honetan lanean ari direla esan daiteke.
Comuna el Maizal
2009an sortu zen komuna hau, Lara eta Portuguesa estatuen erdian kokatzen da eta bi
gune hauetako 22 kontseilu komunalek osatzen dute. Gune hau, lurjabe batena zen baina
Cahvezen gobernuak desjabetu zuen, lurra lantzen zutenei emateko, hau da, herritar
xumeei emateko.
Zazpi urte hauetan zehar, gogor aritu dira lanean eta gaur egun, jabetza komunaleko bost
enpresa ezberdin sortu dituzte:
- Gas enpresa: komunako kideek eta ingurukoek erabiltzeko eta gas pribatua kontsumitu
behar ez izateko.
- Garraio enpresa: Komunara lanera doazen pertsona asko, inguruetako herrietatik datoz.
Lehen 7 ordu inguru behar zituzten lanera iristeko, garraiobide hauen bidez askoz ere
denbora gutxiago behar izaten dute.
- Uzta enpresa: Batez ere artoa ereiten dute, baina artoa jaso eta berriz landatzeko tartean
Carahota (babarruna) ere ereiten dute. Hain zuzen ere, 500 hektareako lautada bat dute
artoz landatuta. Artoari berebiziko garrantzia ematen diote, beren elikaduraren oinarria
baita.
- Abereen enpresa: Abeltzaintzan ere aritzen dira lanean eta geroz eta garatuagoa dute arlo
hau.
-
Gazta enpresa.
Sortzen dituzten soberakinak beren proiektuetarako erabiltzeaz gain, komunaren parte ez
diren inguruko herrien beharrizanak asetzeko ere erabiltzen dituzte, beren helburua,
komuna etengabe handitzea baita.
Komuna honek, beste bostekin batera Korredore bat osatzen dute eta beste Korredore
batzuekin lanean ari dira, Portugesa eta Larako korridoreen artean Estatu Komunalerako
lehenengo pausuak emateko asmoz. Bisitatu ditugun komunen artean, Chavezen
proposamenean aurrerapauso gehien eman dituen komuna hau dela esan dezakegu.
Egiten duten lana dela eta, behin eta berriro izan dituzte erasoak; lurrak erre dizkiete,
mehatxuak jaso dituzte, etab. lurjabeek beren lurrak berreskuratu nahi baitituzte. Bestalde,
alkatetza PSUVekoa izan harren, burokrazia nahasgarriak ere oztopoak eragin dizkiete.
Hemen ikusten dugu oraindik mantentzen den Estatu zaharraren (burgesa) eta sortzen ari
den Estatu berriaren (sozialistakomunala) ateko talka.
Dena den, haiek gogotsu defendatzen dituzte lur hauek, izan ere, lehen esan bezala, argi
dute beren herriak aurrera egiteko eta pertsonen arteko benetako parekidetasun bat
lortzeko, ezinbestekoa dela herri xumearen boterea eta subiranotasuna.
Lurra lantzen duenarena dela eta lurra lantzea zeinen garrantzitsua den oso argi dute.
Gaur egungo gerra ekonomikoak erakutsi die, erasoa gosea eragitea dela, baina herri
langilea beren ekoizpenaren arduradun bada, nekez lortuko dute haiek garaitzea. Beraz,
beren ekoizpenaren eta elikaduraren burujabe dira, erabaki guztiak modu partehartzaile
eta parekidean hartuta.
Comuna el Tambor
Mendialdean kokatuta dagoen komuna honetan, proiektu ezberdinak daude martxan. Alde
batetik, turismo gidak egiten dituzte, inguruko landaredia eta uzta azalduz. Bereziki
kafearen ekoizpenean lan egiten dutenez, honen inguruko gida ere egiten dute.
Esan bezala, Kafearen ekoizpenaz ere arduratzen dira. Lan honetan, bereziki,
komunitateko emakumeak aritzen dira. Merkatuan, behar duten kafe fruitua erosten dute
eta argazkian ikusi daitekeen makinaren bidez, kafea kontsumitzeko prest uzten dute
ondoren saltzeko.
Gaur egun, gerra ekonomikoa dela eta, kafe fruituaren prezioa garestiegia da eta ondorioz
ezin dute erosi; prozesatu ondorengo prezioa asko puztuko litzatekeelako eta merkatuan
bidezkoa ez den prezio batean saldu beharko luketeelako. Komuna honetako kideek ez
dute prezioen inflazioan parte hartu nahi eta beraz, egoera honetan, makinak geldirik
daude eta ez dira lan honetan ari. Dena den, beren asmoa ahalik eta azkarren berriro ere
ekoiztean hastea da, komunitateak prezio duinetan produktu agroekologikoak eskuratu
ahal izateko.
Komunitate hau osatzen duten herritar gehienak nekazaritzan lan egiten dute, produktu
agroekologikoak ekoitziz. Helbide honetan informazio gehiago aurkitu dezakegu:
Proletarios Uníos
Komunaren jabegoa den enpresa bat da, Chavezen heriotzaren ostean hartu zuten.
Enpresa honetan garagardoak ekoizten ziren trasnazional baten eskutik, ondoren Brasilen
saltzeko.
Proiektu hau, komuna ezberdinen bilgunea da eta bere helburua, sistema berri bat sortzeko
harreman sozial berrien eraikuntza izatea da.
Gaur egun dagoen gerra ekonomikoaren
ondorioz geratzen den prezio altuen egoeran ez dute parte hartu nahi, eta “prezio justuen
ibilbidea” sortu dute, egoera hau ekiditeko eta herri xumeak beharrizanak neurrira ase ahal
izateko.
Gaur egun, bertan ekoizten dena bereziki ura da, pertsonentzat edangarria eta baita
abereentzat ere, hau baita inguruko herrietan gehien behar dena. Birziklatze sail bat ere
badago, non lehenagoko plastikozko garagardo kaxa guztiak desegiten ari diren, beheko
argazkian ikus daitekeen bezala.
Abereentzat elikagaiak ere ekoizten dituzte. Etorkizunean, zukuak ere egin nahi dituzte,
alkohola jendartean sortzen diren harremanentzat osasungarria ez dela iruditzen baitzaie,
bereziki emakumeenganako tratu txarrak ekiditeko orduan.
Garrantzitsua da eurentzat, ekoizten dituzten produktu hauek komunitatearen
identitatearekin bat egitea; hau da, langileekiko esplotaziorik gabe eta langileei begira
dagoen antolaketa bat jarraituz, eta ez kapitalari begiratzen diona.
Beraz, ikusi daitekeen bezala, proiektu guzti honen antolaketaren oinarrian, herriaren
beharrizanak daude.