Ukraniako gerra, bigarren urtea
Errusiako armadak Ukrainako lurraldearen zati bat okupatu zuenetik 720 egun igaro ondoren, hainbat ondorio atera daitezke:
Plataforma contra las guerras - Gerrarik ez
2024-ko otsailak 19
Ejerzitoa buztinezko oinak dituen erraldoia dela, edo bestela esanda, armadaren boterea teorikotik gehiago duela errealetik baino. Errusiak 830.000 soldadu ditu, Ukraina, 200.000; Errusiak 86.400.000.000 dolarreko gastu militarra du (BPGren %4,1). Ukrainak 44.000.000.000 dolar gastatzen ditu (BPGren %34). Errusia da munduko bigarren potentzia militarra, eta Ukraina 18. postuan dago.
Hala ere, Errusiako armadak Ukrainako lurraldea inbaditu zuenean ezin izan zuen Ukrainaren erresistentzia bikoiztu.
Inbasioa eta gero Ukrainako armadak laguntza handiak jaso ditu AEBtatik, Europar Batasunetik eta NATOtik. Paperaren gainean, ukaezina da Ukraina babesten duen blokearen nagusitasun militarra. Baina lankidetza ekonomiko eta militar ikaragarri horrek ez du inolako aurrerapen militarrik ekarri, eta fronteko lerroa ia ez da mugitu. Ukrainako armadak ez ditu bere promesak bete. Milaka milioi euro alferrik gastatuta.
Biztanleria oso larri dago. Hildakoak eta zaurituen kopuruak herritarrei ezkutatzen zaizkio, eta agintariek ematen dituzten zifrak, informazio fidagarri gisa baino gehiago, gerrarako tresna gisa hartu behar dira. Kopuru zehatzak zehaztu ezin diren arren, milaka pertsona hilda eta askoz gehiago ondorio fisiko eta psikiko larriekin zaurituak da espero dena. Gainera, milioika pertsona bizi lekuak utzi behar izan dute, 5 milioi Ukraina barruan desplazatu dira eta 6,3 milioi baino gehiago munduan zehar ibiliko lirateke. Lekualdatzeak dakarren sufrimendu guztiarekin.
Hondatutako hiri, konplexu industrial eta bestelakoen irudiek erakusten digute berreraikitzeak kostu ekonomiko izugarria ekarriko duela. Gastu guzti horri gehitu behar zaio bai armada ukrainiarrak bai errusiarrak eremu zabaletan barreiatuta uzten ari direla pertsonen kontrako minak. Hauek kentzea oso garestia dela eta beste gatazka batzuetan gertatu den bezala, minek pertsonak hiltzen eta hankak mozten jarraituko dutela gerra amaitu eta urte askoan.
Eskubide demokratiko eta zibilak, bai Errusian, bai Ukrainan, jada urriak baziren, murriztu egin dira. Eskubide sindikalei, prentsa- eta iritzi-askatasunari, bai Errusian bai Ukrainan, eraso egin diete. Legeak, sindikatuen protestak murrizten dituztenak, alderdi politikoak eta gerraren aurkako edozein iritzi debekatzen dutenak. Gerrari egiten zaion edozein kritika “nazioaren” aurkako erasotzat hartzen da, eta gaitzespen publikoa eta zigor penala ezartzen zaio.
Zatiketa eragiteko sortzen dira legeak alde bietan. Ukrainan, errusiar kulturaren aurka legislatzen da, errusiar hizkuntza barne (Donbass eskualdekoa), eta eliza ortodoxoaren zisma ere behartu izan da; SESBen historia komuna ezabatu nahi da, gertaera negatiboak nabarmenduz (Holodomor). Errusian, lurralde okupatuetan herritartasun errusiarra inposatzen dute. Pasaporte errusiarra izatera behartzen dute laguntza medikoa lortzeko, banku-kudeaketak egiteko, etab. Errusian bestalde, talde nazien existentzia erabiltzen du ia gizarte osoari faszismoa leporatzeko. Errusia Zarista Handiaren garaia goraipatzen da, gaitz guztiak atzerritarrari leporatzen zaizkio. Horrela atzerritarrak dira herriaren balioak eta erlijioarenak galbidean jarrri dituztenak gaizkia, perbertsioa, drogak eta kaosa ekarriz.
Nazioa defendatzera dei abertzaleak egin arren eta agintari zibil eta militarrek gizarte osoa gerraren alde dagoela berresten duten arren, denborak aurrera egin ahala, gizon asko gerra-frontera joateko beharra saihesten ari zirela ikusi da. Errusian ikusten da jarrera hori mertzenarioak erabiltzean, kartzeletan aske uzteko promesarekin soldaduak errekrutatzen direla, soldadu gehienak Errusiako eskualde pobreenetatik datozela eta armadan sartzeko deia egin zenean gazteak atzerrira nabarmen ihes egin zutela. Bestalde, Ukrainak onartu du gazteak errekrutatzeaz arduratzen ziren agintari militarrak diruaren truke gizon askori armadan sartzeko salbuespena ematen zietela. Bestalde, asko atera dira legez kanpo herrialdetik. Kopuru hori da hain nabarmena itzultzera behartzeko legeak egiten saiatzen ari direla.
Gerratik ihes egiten duten pertsonak dira baita ere, beren konpromiso etiko eta ideologikoagatik gerraren aurka borroka egiten duten gizonak eta emakumeak, objekzioa eta desertzioa indartuz. Errusiako eta Ukrainako agintariek isunen edo kartzelaratzeen bidez jazartzen eta erreprimitzen dituzte pertsona horiek. Horregatik, Europar Batasuneko gobernuei eskatzen diegu pertsona horiei Errefuxiatuen Estatutua eman eta beren gobernuen errepresiotik babesteko.